Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatzen duen Koldo Eleizalde lehiaketara lanak bihar arte aurkeztu ahal izango dira. Bergaran jaioek, bertan bizi direnek edo bertan lan edo ikasi egiten dutenek har dezakete parte.

Idatzizko eta ahozkoak generoak aurkezteko aukera dago:

Lehenengo multzoan,  bi sail: ipuin idatzia eta komikia.

Bigarrenen multzoan,  beste bi: bertsoa eta kontaketa/interpretazioa (antzerki, ipuin-kontaketa,umorezko pasadizo, txiste-saioa…)

Generoaren arabera, lanak paperean eta entzunezko edo ikusentzunezko euskarrietan aurkeztu daitezke (ikus oinarriak).

Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak Udaleko webgunean ikus litezke helbide honetan: http://www.bergarakoeuskara.net/koldo-eleizalde-lehiaketa