Aste honetan etxebizitzak hustu dituzte eta inguruko asfaltatze lanak burutu dira. 6, 8 eta 10. etxebitzen pareko espaloia zabaldu egin da eta zebra bidea egokitu, zehazki. Horrela, astebururako bai espaloia eta bai aparkalekuak erabilgarri daude.

Behin etxebizitzak hustuta, datorren astelehenean prestaketa lanak burutuko dira, nagusiki, makina sartu, ingurua hesitu eta edukiontziak tokiz aldatu. Astearte goizean hasiko dira eraiste lanekin. Ondorioz, goizeko 9:00etatik 13:00etara errepidea itxi egingo da eta autoak ezingo dira bertatik pasa. Oinezkoen ibilbidea, aldiz, egin berri den espaloitik bideratuko da.

Eraikinen goiko pisuak botata, errepideko errail bat ireki egingo da eta trafikoa bi noranzkoetan txandakatuko da.

Lan  hauek gutxi gorabehera 3 aste irautea aurreikusten da eta, amaitzeko, behin behineko eran, 2 metroko zabalera izango duen hormigoizko espaloia egingo da. 

Arloa: