2014ko ekainean sinatutako hitzarmenaren bidez adostu zuten Olaso Fundazioak eta Bergarako Udalak lorategia zabaltzea, herritarrek eta turistek bisitatzeko aukera izan zezaten.

Orduztik hona egokitzapen lanak egin dira, belardia konpondu eta landaredia atondu dira. Dagoeneko dena prest dago eta, horregatik, maiatzak 9tik aurrera, goizeko 9:00etatik 21:00etara lorategia irekita egongo da eta bisitatu nahi duenak barrura sartzeko aukera izango du.

Lorategiko irekiera ekitaldi ofiziala maiatzak 31ean izatea aurreikusten da, hauteskundeak tarteko, udal ordezkariek momentuan ezin baitute irekitze ekitaldirik egin.

 

OLASO FUNDAZIOA ETA BERGARAKO UDALA