Azken bi ikasturteetan zehar, Agenda 21aren baitan, Bergarako ikastetxeetako ikasleak Elikadura Jasangarriaren gaia jorratu dute. Atzo udalean izan ziren Aranzadi Ikastolako, San Martin Agirre Herri Eskolako, Mariaren Lagundia Ikastolako eta Ipintza Institutuko ikasleak eta bertan gai honen inguruko proposamenak egin zizkietan Jaione Isazelaia alkateari eta Leire Iruin zinegotziari.

Ildo horretatik, udal ordezkariek azken urteetan herrian garatu den Azoka Bergaratzen egitasmoa azaldu zieten eta bi orduz solasaldi interesgarria izan zen udaletxeko aretoan.

Ondoren, atzoko topaketako argazki batzuk ikusgai: