“Errespetua Familiako harremanetan” hitzaldia antolatu du Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak datorren astearterako Oxirondo Aisialdi Gunean, arratsaldeko 18:00etan.

Nola hezi errespetuan? noiz ez dugu errespetuan hezten? nola antzeman dezakegu gure seme-alaben portaera bortitza dela? nola jokatu dezakete gurasoek bortizkeriaren lehengo zantzuekin? eta portaera hori ohizko bihurtzen denean?...galdera horiei guztiei erantzuna emango diegu hitzaldian.

Hizlariak Etxadiko kideak izango dira, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalak.

Aldi berean, orain dela urte batzuk martxan  jarri genuen Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzuaren inguruko informazioa ere eskainiko da.

OHARRA: Gela egokitzeko ongi etorriko litzaiguke jakitea gutxi gorabehera zenbat guraso etorriko zareten. Hori dela eta, etortzekoak zaretenoi izena ematea eskertuko genizueke. Horretarako, ondoko telefonora deitu dezakezue: 943-77 91 26.