UDAL DIRU-BILKETA:

KOBRANTZA IRAGARKIA

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren erreziboak ordaintzeko epea ekainaren 30ean amaitzen dela gogorarazten da.

Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu, Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko zergen 2015eko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

 

Epea:

  • 2015eko maiatzaren 15etik 2015eko ekainaren 30era

 

Lekuak eta medioak:

  • Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2015eko ekainaren 30ean.
  • Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30era (edo larunbatetan, ekaina arte, 09:00etatik 13:00etara), legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

- Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

 

Bergara, 2015eko maiatzaren 13a

 

Alkatea