Bergarako Udalak, aurten ere ez du zozketarik egingo Udaleku irekietan. Izena eman duten haur guztiak onartu dira. Haurren kopurua izugarri igo da azken urteetan, azken 3 urteetako eboluzioa ikus dezakegu bertan.

-2013an: 280 ume

-2014an: 341 ume

-2015ean: 413 ume

Udalak oso ondo baloratzen du igoera hau; alde batetik, eskaintzen den zerbitzuaren kalitatearekin herritarrak gustura dauden adierazgarria delako, eta bestetik, zerbitzu hau familientzako lana eta familia uztartzeko ezinbesteko tresna bilakatu delako.

Aurten ere Jardun Euskara Elkarteak kudeatuko ditu ekainaren 29tik uztailaren 17ra izango diren Udaleku Irekiak. Udalekuak Bergarako herrigunean, Angiozarren eta Osintxun izango dira.

Udalekuen aurkezpenak ondorengo egunetan izango dira: 

-Ekainak 16, asteartea, 18:00an Angiozarko saloian.

-Ekainak 17, asteazkena, 18:30ean Zabalotegi aretoan.

-Ekainak 18, osteguna, 18:00an Osintxuko ludotekan.

Aurkezpen hauetan Jarduneko udalekuetako antolatzaileek azalduko dute toki bakoitzean ze talde, jarduera… gauzatuko diren.