Aurtengo Bergarako Leiho eta Balkoiak Lorez eta Landarez Apaintzeko Lehiaketaren 2. edizioan Elisabeth Gallastegiren balkoiak (Zabalotegi 4-1ezk.) irabazi du 1go saria. Horrela, 400 euroko balio duten udal-bonoak jasoko ditu Bergarako dendetan trukatzeko. Bigarren saria, Julia Gonzalez (Matxiategi 32-7b.) eskuratu du eta 200 euroko balio duten udal-bonoak jasoko ditu.

Originaltasuna, apainketaren kalitatea, loreen iraunkortasuna eta diseinu floristikoa izan dira epaimahiak kontuan izan dituen irizpideak parte hartzaileen leiho eta balkoiak puntuatzeko.

Sari banaketa uztaileko Hileko Lehen Eguazteneko Azokan izango da Oxirondon, uztailak 1ean, arratsaldeko 18:30ean.

Ondorengo argazki galerian parte hartu balkoiak ikusgai: