Xabier Agirre bergararraren "Naturatik hurbil" pintura bilduma egongo da ikusgai Aroztegi aretoan uztailak 3tik 19ra bitartean.

Xabier Agirre gazte gaztetatik hasi zen pintatzen Bergaran Simon Arrietarekin eta, batez ere, Fernando  Azkargortarekin. Bilbon eta Parisen trebatu zen eta 1988az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Pintura irakaslea da. 

Aroztegin ikusgai egongo diren koadroak pintore honek bisitatutako lekuen errepresentazioak dira.

 

Aroztegiko ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 18:00-20:00

Larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30

Igande eta jai egunak: 12:00-14:00