Urtero lez bihar, San Martzial eguna, goizeko 7:00etan kanpaien jotzea izango da Santa Marina parrokian eta ondoren, 7:30ean bertatik San Martzialera igoera egingo da, Letania errezatuz. San Martzialeko meza ondoren, txokolatea izango da bertaratuentzat San Joxepe elkarteak prestatuta.

Zapatuan buruhandi eta erraldoien kalejira egingo da herriko kaleetan barrena, Udal Txistulari Bandak lagunduta. Eta, domekan goizeko 9:30etatik aurrera ekitaldiz josita egongo da eguna: musika, San Martzialera igotzea gurdiarekin, Meza Nagusia, bertsolariak, herri kirolak, ume eta gaztetxoentzat jolasak, erromeria Laket taldearekin, e.a.

Egitaraua ikusteko egin klik hemen edo azpiko irudian.

Argibideak eta kontuan hartzeko zenbait ohar:

  • Domekan Herribus zerbitzua izango da egunean zehar, 9:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era. Geltokiak: Oxirondo plaza eta San Martzial.
  • Egun horretan ezingo da autorik sartu zelaira
  • San Martzialerako bidea trafikorako bidea itxita egongo da 10:00etatik 11:00etara eta 21:00etatik 22:00etara.
  • Iluntzeko jaitsieran ez bota, mesedez, urik musikariei.
  • Udal lurretatik kanpora ez jarri mahairik, lur-jabeen baimenik lortu ezean.
  •  Edukiontzi selektiboak erabili, mesedez.
Arloa: