Aurten ere Bergaran “Belaunaldi arteko trukaketa” auzolandegiak izango dira. Auzolandegiak, Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu eta Bergarako Udalak 7. urtez parte hartzen du.

Auzolandegietako gazteak goizez 3 orduz aritzen dira Mizpirualdeko egoiliarrekin dinamika ezberdinak martxan jartzen, egoiliarrak desiatzen egoten dira uztaila heldu eta haize gaztea Mizpirualden sartzeko. Arratsalde batzuetan ere, Mizpirualdera joango dira eta bestela Bergara, Gipuzkoa eta Euskal Herriko beste txoko batzuk ere ezagutuko dituzte. Aurten Auzolandegiak uztailaren 1etik 15era izango dira, estatu guztiko 20 gaztek parte hartuko dute herri hauetatik etorritakoak: Madril, Gasteiz, Bilbo, Valentzia, Zaragoza…

Ongi etorriak gazteak!!