Astelehenean, hilak 13, egin zen hauteskundeen ondorengo lehen udalbatzarra Juanje Alberdi Bergarako alkatea buru zela. Ezohiko bilkura honetan, udal funtzionamenduaren inguruko gaiak bozkatu eta adostu ziren; besteak beste, Udalbatzaren ohiko bilkuren maiztasuna, batzorde informatiboen eraketa, Udalaren ordezkaritza beste organo eta erakundeetan, batzorde informatiboetan udal taldeen ordezkariak izendatzeko aukera, edota Bergarako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena.

Era berean, ezagutzera eman zen EAJk eta PSEk udal gobernua osatzeko lortutako akordioa, eta zertan oinarritzen den bi alderdien udal gobernurako programa-akordioa: ekonomiaren sustapena; hondakinen gaiari irteera ematea, 5. edukiontziak aurrera egin ahal izateko; eta gizartegintza indartzea.

Ondoren, atzokoan udal funtzionamenduaren inguruan adostutako gaiak puntuz puntu:

1. OSOKO BILKUREN MAIZTASUNA

Osoko Bilkurak hilean behin egingo dira, hileko azken astelehenetan, arratsaldeko 19:30ean. Hileko azken astelehena jaiegun suertatzen bada, astebete aurreratuko da.

2. BATZORDE INFORMATZAILEEN ERAKETA

Guztira, 10 batzorde eratu ziren:

  1. Ogasun batzordea. Ander Alberdi
  2. Barne batzordea. Juan Jesus Alberdi
  3. Obra eta Zerbitzuen batzordea. Lander Arregi
  4. Lurralde Antolamenduko batzordea. Elena Lete
  5. Gizarte Zerbitzuen batzordea. Mari Carmen Barrenechea
  6. Auzoetako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko batzordea. Jose Ignacio Arregui
  7. Ondare, Kultura eta Jaietako batzordea. Maite Agirre
  8. Euskara, Gazteria eta Hezkuntza batzordea. Miren Izaskun Labaien
  9. Ekonomia Sustapen, Turismo eta Enpleguko batzordea. Sabino Azcarate
  10. Kirol batzordea. Sabino Azcarate

Udal taldeek batzorde bakoitzerako ordezkaria eta, nahi izanez gero, horren ordezkoa izendatuko dituzte ostiralera bitartean.

Udaltzaingoa, Partaidetza, Bizikidetza eta Informatika arloak zuzenean alkateak kudeatuko ditu; eta arlo horietan plenoan erabakitzeko gairen bat balego, aurretik beharrezkoa den batzorde informatzailean aztertuko da.

3. ORGANO KOLEGIATUETAN UDALAREN ORDEZKARIAK

- Debagoieneko Udal Elkarteko Gobernu Juntarako,

Juan Jesus Alberdi Landa, Sabino Azcarate Leturia eta Lander Arregui Intxausti

- Deba-Garaia, Debagoieneko Landa Garapenerako Elkarterako,

Jose Ignacio Arregi

- Ur Kontsortziorako,

Juan Jesus Alberdi Landa,

- Euskaltegiko Fundazio Publikorako,

Miren Izaskun Labaien Bergara eta Maite Agirre Iribar.

- Suradesa-rako,

Juan Jesus Alberdi Landa eta Elena Lete Garcia.

- Deba Bailarako Industrialdea S.A.rako,

Juan Jesus Alberdi Landa.

- Haurreskolak Kontsortzioaren Batzar Nagusirako,

Miren Izaskun Labaien Bergara.

- Zubillagako Hiltegia S.A.rako,

Lander Arregui Intxausti

- UEMArako,

Juan Jesus Alberdi Landa, Miren Izaskun Labaien Bergara, Maite Agirre Iribar, Ander Alberdi Lete, Lander Arregi Intxausti.

- Jakion-erako,

Lander Arregui Intxausti.

- Goiena Koop.rako,

Maite Aguirre Iribar.

4. BATZORDE INFORMATZAILEETAN UDAL TALDEEN ORDEZKARIAK IZENDATZEKO AUKERA

Kontuan hartuta zinegotzi gutxi dituzten talde politikoei zaila egiten zaiela batzorde informatzaile guztietara bertaratzea, udal gobernuak hauen parte-hartzea erraztuko du. Horrela, udaleko talde politiko guztiek batzorde informatzaileetara joateko zinegotzi ez den ordezkari bat izendatu ahal izango dute.

Ordezkari horiek bileren deialdiak, gai-zerrenda eta aktak jasoko dituzte (zinegotzi titular eta ordezkoek bezala), eta bileretan hitz egiteko eskubidea izango dute baino ez botoa ematekoa.

Udal talde politikoek ostiralera arteko epea dute ordezkari hauek izendatzeko.

5. TOKIKO GOBERNU BATZARREKO KIDEAK

Juan Jesus Alberdi Landa. Alkatea

Ander Alberdi Lete. 1. alkateordea

Maite Aguirre Iribar. 2. alkateordea

Joseba Lander Arregui Inchausti. 3. alkateordea

Sabino Azcarate Leturia. 4. alkateordea

Mª Carmen Barrenechea Mariño. 5. alkateordea

6. UDALAREN BEHARRETARAKO LIBERATUKO DEN KARGUA IZENDATZEA

Maite Aguirre zinegotzia % 100ean liberatuko da 2015eko uztailaren 17tik aurrera. Zinegotziaren urteko soldata gordina 32.700 eurokoa izango, 14 pagatan banatuta. Soldata 2015erako izango da, eta datozen hiru urteetan udal langileen soldatek duten eguneraketa bera izango du. 

7. UDAL TALDE POLITIKOEN ALDEKO EKARPENAK ETA KALTE-ORDAINAK

Udal taldeetako kideek duten arduraren arabera (alkate, alkateorde, batzordeburu edota zinegotzi), talde bakoitzak hilean ondorengo aportazioa jasotzea onartu zen:

EH Bildu         2.747 € hilero

Irabazi             641 € hilero

PSE                1.481 € hilero

EAJ                 9.285 € hilero