Gaurtik aurrera, azaroaren 25etik aurrera, Zabalotegi auzoko Txiki Txokoak adinekoentzat ere irekita izango ditu ateak. Auzo horretako adinekoek eguraldi txarra egiten duenerako lokal baten beharra zutela-eta, aterpe eskaera egin zion Udalari, eta eskaera horri erantzuteko hartu da neurri berria.

Auzoko adinekoekin eta Txiki Txokoaren erabiltzaileen gurasoekin elkartu eta proposamena aztertu ostean, lokal hori haurrek zein adinduek erabiltzea erabaki dute. Txiki Txokoak bi gela ditu eta hemendik aurrera bata haurrek erabiliko dute eta bestea edadetuek. Azokako Oxirondo Aisialdi Gunea haurrentzako zabaldu zenetik, Txiki Txokoaren erabilera jaitsi egin da. Hau dela eta, Udalak posible ikusi du bi erabilerak bat egitea.

Erabilera berria, momentuz, urte beterako izango da, elkarbizitza nolakoa den ikusi eta alde guztiak ados baldin badaude aurrera egiteko.