Datorren abenduaren 19an, larunbata, arratsaldeko 20:30ean, Bergarako Udal Musika Bandak, Musika Eskolak, Aritzeta abesbatzak, Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta Orfeoiak eta Orfeoiak gazteak Gabonetako kontzertua eskainiko dute Udal Pilotalekuan.

SARRERAK SALGAI HEMEN (gogoratu abenduaren 11n, arratsaldeko 17:00etan jarriko direla salgai)

Sarreren salmenta

Sarrerak bai internetez, www.bergara.eus atarian eta , bai Udal Liburutegian erosi ahal izango dira ostiralean (abenduak 11) arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Sarrerak salgai interneten:

Abenduaren 11n, arratsaldeko 17:00etan jarriko dira salgai bergara.eus eta ticket.kutxabank.es helbideetan.

Prezioa: 8€ + banketxeko tasak

Sarrerak salgai Bergarako Udal Liburutegian:

Abenduaren 11, 14, 15, 16 eta 17 17:00etatik 20:00etara.

Abenduaren 18an 17:00etatik 19:00etara.

Prezioa: 8€. Udal liburutegian esku-dirutan ordaindu beharko da.

 

Kontzertuaz gozatzera joango zaretenoi mesedez eskatzen zaizue frontoira garaiz etortzeko, bakoitza bere tokian denboraz eseri eta kontzertuaren hasiera ordua atzeratu ez dadin.

Arloa: