Bergarako Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak, herriko eskolen eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Droga Gaietarako Zuzendaritzaren laguntzarekin Hazkuntza eta Hezkuntza-familiarraren inguruko “on-line” formazioa antolatu du.

NORENTZAT?

  • 0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta

IKASTAROAREN INFORMAZIO OROKORRA

  • Bi egitarau egongo dira: bat 0-2 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako. Eta bestea 2-6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako.
  • Talde bakoitza mugatua izango da, gehienez 20 kidekoa.
  • 2016ko otsailaren 2tik maiatzaren 3ra.
  • Egitarau bakoitzak, 90 ordu on-line  izango ditu.
  • 2 saio aurrez-aurrekoak izango dira: bat formazioaren hasieran eta bestea bukaeran. Ordu eta erdikoa bakoitza .
  • Euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke
  •  Doan izango da.

IKASTAROA EMANGO DUENA:

  • ETXADIko psikologiako profesionalak UPV/EHUko laguntzarekin.

IKASTAROAREN EDUKIAK:

  • Familia bizitzaren eraketa
  • Garapen psikologikoaren ezagutza
  • Garapen psikologikoaren estimulazioa
  • Hazkuntza klabeak :
    1. 0-2 urte ikastaroa: elikadura eta loaren ohitura; hozkadak; hezkuntza zentrorako egokitzapena.
    2. 2-6 urte ikastaroa: esfinterren kontrola;  elikadura eta loaren ohitura; kasketak; zeloak; beldurrak; portaera arazoak

IZENA EMATEKO ETA EDOZEIN ARGIBIDERAKO: