Igogailuak hiru geldiune ditu; Magdalena plazan hartu daiteke igogailua, Zabalotegira joateko bidean geratu edo Mizpirualde egoitzako sarrera nagusira igo. Era horretan, igogailuak helburu bikoitza betetzen du eta irisgarritasuna asko hobetzen du bai egoiliarrentzat, bai Zabalotegiko bizilagunentzat.

Igogailua ipintzeko exekuzio-lanak hiru hilabetean amaitu dira eta 98.150,15 euroko kostua izan dute. Zortzi pertsonarentzako gaitasuna du gehienez (630 kg), eta goizeko 7:30etik iluntzeko 21:30era egongo da zabalik.

Eskualdeko ordezkaritza inaugurazioan

Egun Mizpirualde egoitzak 99 plaza ditu, eta Bergarako, Elgetako eta Antzuolako egoiliarrei ematen die zerbitzua. Horrenbestez, inaugurazioan izan ziren Elena Lete Bergarako alkatea, Ander Alberdi eta Mª Carmen Barrenechea zinegotziak, Iraitz Lazkano Elgetako alkatea eta Beñardo Kortabarria Antzuolako alkatea.