Debagoienako udalek Euskadiko Guraso Bananduen Elkartearekin (AGIPASE) elkarlanean gurasoen erantzunkidetasuna kudeatzeko programa  martxan jartzea adostu dute. Bertan, krisi familiar batean dauden familiei eta seme-alaben inguruan orientazio eta laguntza behar duten gurasoei emango zaie arreta. Zerbitzua hileko lehen astearteetan eskainiko da Aretxabaletan (Iralabarri plaza, 13 zenbakian) eta txanda hartu behar da bertaratzeko (666 558 195 telefonoan).

Bi hitzaldi programa ezagutzera emateko

Datozen egunetan bi hitzaldi eskainiko dira Bergaran eta Eskoriatzan programa hau ezagutzera emateko.

“Banaketa ostean, erantzunkidetasunez familia osasuntsu baterantz"

  • Hizlaria: Julia Rodriguez, AGIPASEko psikologoa.
  • Bergaran: Otsailak 17, 18:00, Irizar Jauregia.
  • Eskoriatzan: Otsailak 23, 18:00, Museoan.”