Elosua auzoan abandonatutako bost zaldi atzeman direnez, aditzera ematen da urriaren 29ko 6/1993 Legeak 16. artikuluan dioenari jarraituz, 2016ko martxoaren 7an emandako Dekretu baten bitartez erabaki dela 30 egun naturaleko epea ematea —iragarki hau Udal Iragarki Taulan argitaratzen denetik kontatzen hasita— animaliak erreklamatzeko.

Epe hori bukatu eta inork ez badu jabetza erreklamatzen, udalak bereganatu, hirugarren bati zeditu edo hil ahal izango ditu.

Administrazio bidean behin betikoa den ebazpen honen aurka Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke, Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian.

Horretarako bi hilabeteko epea dago, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idazatian adierazitako Administrazioarekiko Auzi errekurtsoaren aurretik, berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da, erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean —iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita—.

Dena den, egoki deritzon beste edozein errekurtso ere jar daiteke.

 

Lege-oinarria: Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 109.c, 116. eta 117. atalak; Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioari buruzko 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. atala, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan aldatua, eta lege bereko 46. atala eta Kode Zibilaren 5. atala.

Arloa: