Aurreko astean Bilboko emakumearen erailketa eragin duten eraso sexistak gaitzetsi ditu Bergarako Udalak. Halaber, biktimen senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die. Indarkeria matxistaren azken kasu hauek salatzeko, Martxanterak talde feministak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa kolektiboak “Indarkeria sexistari aurre egin” lelopean deitu duten kontzentrazioarekin bat egiten du Udalak. Kontzentrazioa gaur, astelehena, 19:00etan izango da San Martin plazan eta herritar guztiei bertan parte hartzeko deia egiten zaie.