Guadalupe Menchaca ekaimeak 100 urte bete ditu abuztuan eta Bergarako Udalak omenaldi txikia eskaini nahi izan dio. Elena Lete alkatea Mariaren Lagundian izan zen oroigarria emateko. Guadalupe Zorrozan jaio zen eta lekaime sartu ondoren, musikako irakasle ibili izan da Orduñan, Tarragonan edota Lleidan. 2016ko apirilaren 8tik aurrera, Bergarako komunitateko kide da. Zorionak Guadalupe!