Mariaren Lagundia ikastetxearekin elkatrukea egiten ari den holandar ikasle talde bat Bergarako udaletxean izan da gaur, asteartea, eta Elena Lete alkatearekin egon dira. Bergarako Udalaren eta bergaratar guztien izenean ongietorria eman die alkateak; "Bergarako Udalaren eta herriaren izenean ongietorria eman nahi dizuegu Groenlo-ko ikasleei. Dagoeneko, Marianum ikastetxea oso ezaguna da gure artean, hona etortzen zareten 7. aldia baita, eta espero dugu orain arte bezala, esperientzia polita eta aberasgarria izatea gure herrian. Mariaren Lagundiak prestatutako egitarauaz topera gozatu, eta gure herriaz ere, noski! Ongietorri!"