Bergarako Udala, inguruarekin harremanak sendotu eta komunikazioa modu integral eta lerrokatu batean zuzentzeko helburuarekin, komunikazio plan estrategiko batean lanean hasi da. Prozesuak azaroa bitarte iraungo du eta bergararren parte-hartzean oinarrituko da.

Proiektua Bergarako Udalaren barne komunikazioa eta kanpo harremanak hobetu eta indartzeko bideratu da. Hori dela eta, lehenengo fasean, komunikazioaren diagnostikoan, bi alor aztertuko dira: alde batetik, Udal barneko politikari eta teknikarien egoera eta baliabideak, barne komunikazioari dagokionez; eta, bestetik, kanpo eragileekin dituzten harremanak. Azken horretan, herritarrek nagusitasuna hartuko dute, helburu nagusienak baitira konfiantzan oinarrituta dagoen harreman garden eta eraginkorra sustatzea.

Bergararrek Udalarekin duten harremanaren egoeraren analisia egiteko, besteak beste, inkesta bat jarriko da abian, urriaren 28ra bitartean erantzun ahal izango dena. Galdetegia Udalaren webgunean bertan (https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSf8gFPUFWH8kBCi3NZUPzZZfnpitbg3...) aurki daiteke eta herriko puntu ezberdinetan (Kiroldegian, Liburutegian eta Udalean) eskuragarri egongo da. Jasotako erantzunak komunikazio alorrean erakundearen egoeraren analisia osatzeko erabiliko dira, soilik. Herritarren parte-hartzea bultzatu nahi da eta edozein motatako iritzi, kritika edota proposamenak ongietorriak izango dira.

Komunikazio planaren prozesua aurrera joan ahala, horren berri emango du Udalak eta, behin estrategia burutua dagoenean, publikoki partekatuko du.