Urtero bezalaxe, Udalak Erakusleiho Lehiaketa antolatu du eta guztira 18 merkataritza-establezimenduk hartu dute parte. Partehartzaileen artean daude herriko jantzi-dendak, dekorazio-dendak, osagarriak saltzen dituzten dendak, ile-apaindegiak, optikak, oinetako eta kirol dendak edo estetika eta lurrindegiak, besteak beste.

2016ko Erakusleiho Lehiaketako sarituak eta sariak ondorengoak izan dira:

1. saria: MIRARI jantzi-denda. Ziurtagiria eta 300 euro

2. saria: AMPARO ile-apaindegia. Ziurtagiria eta 250 euro

3. saria: NINIKA loradenda. Ziurtagiria eta 150 euro

4. saria: Herritarren Saria: IZEDER eskulanak. Ziurtagiria

Herritarren artean, saria irabazi duena Naroa Aranguren izan da eta 50 euro jasoko ditu.

Sari guztiak UDAL BONOTAN banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.

Lehiaketa Gabon garaiko giroa sortzeko lagungarria da herrian, erakusleihoetako apainketa bereziek giroa sorrarazten laguntzen baitute. Orokorrean ere, Bedelkarren Gabonetako kanpainaren baitan egiten diren ekintza ezberdinek (atrakzioak, karaokea, erakusleihoen apainketa, argiak, deskontuak, zozketak,  pop up....) Gabonak alaitzeko balio izaten dute. Horrenbestez, herriko komertzioek egiten duten esfortzua eskertzeko moduan gara.

Epaimahaia

Lehiaketako epaimahaia Bedelkar Bergarako Merkatarien Elkarteko ordezkariek, Beart Bergarako Arte Elkarteko ordezkariek, Gipuzkoako Bazkundeko ordezkari batek eta Udaleko ordezkari batek osatu dute.