"Haurren gatazken konponbidea eta adimen emozionala" hitzaldia antolatu dute Bergarako Udalak eta Jardun euskara elkarteak elkarlanean. Ttiklik elkarguneak eskainiko duen hitzaldia ostegunean, urtarrilak 19, 18:00etan Zabalotegi aretoan eta gurasoei, hezitzaileei, irakasleei eta orokorrean hezkuntzarekin lotutako gaiekiko interesa dutenei zuzenduta dago. Gainera, hitzaldira datozen gurasoen seme alabentzako zaintza zerbitzua egongo da Zabalotegiko Txiki Txokoan. Hitzaldia euskaraz izango da eta bat bateko itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaraz ez dakitenentzako gazteleraz.