Dagoeneko hiru aste pasa dira Bolu auzoan lurjausia izan zenetik. Denbora honetan, maldaren egoera aztertzen aritu gara geologo eta adituekin batera. Lehengo txosten batean. hasierako irakurketa egin zen eta lehen neurriak hartu ziren; ingurua garbitu eta “new jersey” izeneko defentsa barrera ezarri zen, maldatik eros daitezkeen materialak edota urak ekiditeko.

Protokoloak ezarritako neurri hauek hartuta, aurreko astean beste txostena egin zen, egoera berriaren berri izateko. Honela, larrialdi egoeraren amaieran gaudela esan dezakegu. Bihar, asteartea, larrialdi egoera amaitutzat emango da eta beraz, hainbat familiek euren etxeetara itzuli ahal izango dute.

Gogoratu, lurjausiaren ondoren, 7 familiek ezin izan zutela euren etxeetara itzuli. 7 familia horietatik 3, familietako etxeetara joan ziren eta gainontzeko 4ei etxebizitza bat bideratu zitzaien Udaletik. Gaurko tramiteak egin ondoren, bihartik aurrera, 57 zenbakiko bigarren pisuko eta 63 zenbakiko etxeetara itzuli ahal izango dira familiak. Aldiz, 57 zenbakiko lehen pisukoak eta 59 eta 61 zenbakikoak ezingo dira oraindik itzuli, hala ere, aseguruetako perituak sartu ahalko dira.

Honela, euren etxeetatik kanpo zeuden 7 familietatik 2, bihar bertan itzuliko dira etxebizitzek bertan bizi ahal izateko baldintza guztiak betetzen baitituzte. Gainontzeko 5 familietatik, 3 euren familiekin jarraituko dute eta beste biak Udalak bideratutako etxeetan jarraituko dute.

Larrialdi egoera amaituta, Udalak ez du kasuaren ardura izango. Hala ere, jarraipena egiten jarraituko du. Horrela, geologoek oraindik malda aztertzen jarraituko dute eta enpresa batek ere makina bertan izango du zerbait gertatuz gero, edo lurrak mugituz gero, dena garbitu eta segurtasuna bermatzeko.

“Etxetik kanpo dauden familiei ezin diegu oraindik data zehatzik eman, baina gure konpromisoa dute ematen diren pauso guztien berri emango zaiela”, agertu du Elena Lete alkateak.