Otsaileko ohiko udalbatza egin zuen atzo Bergarako Udalak eta egunaren hurbiltasunak eta garrantziak Martxoak 8ko adierazpena lantzera bultzatu zuen Udal Gobernua. Modu honetan, kontsulta eta erabakitze organoetan ordezkaritza orekatu baterako 8 printzipio adierazten dituen oharra onartu zuen Bergarako Udalak. Adierazpen hau EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu zen adierazpena, Irabazi abstenitu egin baitzen. Hona hemen adierazpena; martxoak8-2017adierazpena.pdf

Beste gaiak

Hala, Urartetxerekin sinatutako hirigintza hitzarmena lursailen zesioari buruzko hitzarmena aho batez onartu zen.

Mozioen artean, Martxoak 8ko adierazpenaz gain, atzoko udalbatzak beste hainbat gai ere landu zituen; Irabazik aurkeztutako Garoña zentral nuklearra behin betiko ixtearen alde eta energia nuklearra alde batera uztearen aldeko mozioa aho batez onartu zen. Mozioa hemen; mozioa_garonako_zentral_nuklearra.pdf Eta EH Bilduk aurkeztutako Pablo Picassoren Gernika margolana Gernika herrira ekartzeko eskaria egiten duen mozioa (guernica_gernikara_mozioa.pdf) EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren aldeko botoekin onartu zen, Irabazi abstenitu egin baitzen honetan ere. Azkenik, EH Bilduk aurkeztutako Zubietako erraustegiaren finantzaketa argitzeko eskatzen zuen mozioa ez zen onartu eta beraz, ez zuen aurrera egin; zubietako_erraustegia_mozioa.pdf.