Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta Bergarako Udalak, Martxanterak, Jardun elkartea eta herriko ikastetxeekin batera hilabete osorako egitarau zabala prestatu du. Honela, martxoaren 5etik hasi eta 27ra bitartean, zine emanaldiak, berdinkatea, antzerkiak, kontzertuak edota hitzaldiak izango dira besteak beste, eta Udalak antolatutako ekintzetan parte hartzera animatu nahi ditu bergararrak; “Bergarako herrian martxoa feminista izango da eta herritarrak parte hartzera deitzen ditugu, guztion zeregina baita benetako berdintasuna lortzeko lana egin eta inplikatzea”, agertu du Elena Lete alkateak.

Era berean, Udal ordezkariek eskerrik beroenak eman nahi dizkiete Martxanterak eta Jardun taldeei eta herriko ikastetxe guztiei, antolaketa lanean erakutsitako jarrera eta parte hartzeagatik, "denen inplikazioarekin egitarau zabal eta oparoa prestatzea lortu baitugu". Hona hemen izango diren ekintza guztiak;