Pentekosteak 2017rako kartela egiteko lehiaketa abian da

Udal Kultura sailak autrengo Pentekoste jaietako karte lehiaketa abian jarri du. Proposamenak apirilaren 19rako aurkeztu beharko dira eta ondoren, apirilaren 25etik maiatzaren 1era bitartean, herritarrek euren iritzia emateko aukera izango dute. Animatu eta hartu lehiaketan!

Kartel lehiaketako oinarriak;

  1. Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.

  2. Azaleko irudiak 24 x 34 zentimetroko neurria izango dute, eta formatu bertikala.

  3. Azaleko irudiak paperean inprimatuta eta kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira. Era berean, irudiaren kopia digitala CD informatiko batean ere aurkeztu beharko da.

  4. Teknika librea erabili ahal izango da.

  5. Azalak ondorengo testua eraman beharko dute nahitaez: PENTEKOSTE JAIAK 2017 BERGARA.

  6. Lehiaketa honetara aurkeztutako lanak orijinalak izango dira, egileak berak sortuak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean inoiz aurkeztu gabeak. Bergarako Udalak plagioa egon denaren zantzurik ikusten badu, sortutako kalteen aurrean kalte-ordainak eskatu ahal izango dizkio plagioaren egileari.

  7. Lehiaketako irabazleak 400€ko balio duten bonoak eskuratuko ditu, Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.

  8. Udalak egoki ikusiz gero, aurkeztutako irudi guztiekin erakusketa antolatu ahal izango du Aroztegi aretoan apirilaren 25etik 30era bitartean. Herritarrek kartel gustukoena bozkatzeko aukera izango dute aretoan bertan. Herritarrek emandako bozkek %40 balioa izango dute.

  9. Azalak ez dute egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer edukiko. Atzeko aldean lelo bat dutela aurkeztuko dira irudiak. Gutun azal itxi batean leloa kanpoan eta egilearen datuak barruan jarriko dira. Era berean, gutun azal itxi horretan ondorengo dokumentua ere sinatu beharko du irudiaren egileak: Nik, (egilearen izen-abizenak) eta NAN zenbakia (zenbakia) dudanak, zin egiten dut kartel lehiaketa honetara aurkeztutako lana originala dela, eta beste lehiaketaren batera inoiz aurkeztu gabea (egilearen sinadura).

  10. Azalak Bergarako Kultura Zerbitzuan (Udaletxea, 3. solairua) 20.570 BERGARA, (Gipuzkoa) aurkeztuko dira, apirilak 19, 13:00ak baino lehen.

  11. Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia nortzuk osatu duten. Halere, herritarrek ere izango dute bozkatzeko aukera http://www.bergara.eus/ helbidean. Herritarrek emandako bozkek %40 balioa izango dute. Herritarrek apirilaren 25etik maiatzaren 1era bitartean bozkatu ahal izango dute.

  12. Epaimahaiko kideek hartutako erabakia aldaezina izango da.

  13. Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira, baldin eta erakusketarik eginez gero. Azalen irudiarekin erakusketarik egin ezean, jaiak hasten direnetik kontatzen hasita hilabeteko epean jaso beharko dituzte lanak egileek. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, pentsatuko da ez dituztela aintzakotzat hartzen, eta Udala horietaz libreki baliatu ahal izango da. Era berean, ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.

  14. Saritutako lanaz Bergarako Udala jabetuko da, eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko eta abarrerako eskubidea izango du.

  15. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.