Gipuzkoako Foru Aldundiak, urtero bezala, martxan jarri ditu haur eta nerabeei zuzendutako UDALEKUAK eta GAZTE OPORRALDIAK programak eta dagoeneko zabaldu da izen-emate epea. Udalekuak programa 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude eta Gazte Oporraldiak, berriz, 14 eta 17 urte bitartekoei. Bi ekimenetan parte hartu nahi dutenek, martxoaren 30era bitartean eman dezakete izena. Horretarako Bergarako Gazteria bulegora joan (943 77 91 60 telefonoan), edota www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak edo www.gipuzkoangazte.eus/gazte-oporraldiak webguneetan sartu beharko da.