Aratusteetarako programa ikusgai eta ekitaldietarako sarrerak salgai
komunikazioa-k Az, 2015-02-04 08:21-n bidalia
2015eko Aratusteetako egitaraua ekintzaz beterik dator eta ez da aspertzeko astirik izango.
Aurtengo berrikuntza aipagarriena aratusteetako martitzeneko Herri Batukada izango da, herriko elkarte eta eragile ezberdinak Udalarekin elkarlanean prestatutako ekimena. Bergarako Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak Kabaret ikuskizuna eskainiko dute ostiralean 22:30ean Udal Pilotalekuan. Eta, etxeko txikienentzat, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen “Txo Mikmak txikia” emanaldia izango da larunbatean 15:30ean nahiz 18:00ean.



