Errekalde jauregiko lorategia inguratzen duen euste-hormaren zati bateko goialdean konponketa-lanak egingo dira datozen asteetan.

Azken hilabeteotan landutako txosten teknikoak eta azterketa geoteknikoak  adierazitakoaren ondorioz, Bolura doan pasealekuaren goialdean  Errekaldeko lorategiaren azpialdean dagoen harri-hormaren egonkortasuna bermatzeko, harri-hormaren goialdea (koronazioa) kentzeko lanak abian jarriko dira.

Aurreikusitakoaren arabera, aste honetan prestaketa-lanak egingo dituzte (beharrezko materiala bertara eraman, ingurunea mugatu, etab.) eta datorren astean hasiko dira lanak. Lanen iraupena bi astekoa izatea aurreikusten da. Lehenengo astean, Iriburura doan bidexkaren zati bat (erdia gutxi gorabehera) hesiz itxiko da, baina oinezkoen ibilbidea bermatuta egongo da. Bigarren astean, aldiz, oinezkoen ibilbidea agian guztiz itxi egin beharko da lanorduetan.

Horrela, konponketa-lanak datorren astean hasiko ditu Sasoi SL eraikuntza-enpresak; Obra Zuzendaritza, berriz, Sestra Ingeniaritzak eramango du.

Esan bezala, behin lanak hasita, obrek bi aste iraungo dute. Kostua 9.459,14 eurokoa da.

Arloa: