150 aparkaleku bizikletentzako eta 70 patinentzako jarriko ditu Udalak
komunikazioa-k Or, 2014-11-07 11:07-n bidalia
Udala lanean ari da zenbait gunetan bizikleta aparkalekuak jartzen. Aurten guztira 150 aparkaleku aurreikusten dira bizikletentzako eta 70 patinentzako. 10 lekutan jarriko dira bizikleta aparkalekuak eta patinentzakoak 6 lekutan jartzeko asmoa dago.
Dagoeneko, zenbait lekutan jarrita daude, Ipintza futbol zelaian, Martinez de Irala ikastetxean, Espoloian, Udal Pilotalekuan eta Anbulategian. Egun gutxi barru, guztiak jartzeko asmoa dago.
Azpiko laukian, aurten aurreikusi diren bizi eta patinentzako aparkalekuak: