Bergarako I Antzerki Ziklorako sarrerak salgai
Bergarako Udala-k Ar, 2015-02-10 12:17-n bidalia
Udalak aurten estrainekoz, Bergarako I Antzerki Zikloa antolatu du. Otsailak 20ean hasi eta martxoak 1era bitartean zortzi antzerki emanaldi eskainiko dira. ANTZERKI ZIKLORAKO BONOAK otsailak 10etik aurrera jarriko dira salgai 17:30ean Kultur Etxean.
ZAZPI ALDIZ ELUR (Mikel Laboa Elurretan) ikuskizunerako sarrerak otsailak 10etik aurrera erosteko aukera izango da 17:30ean Kultur Etxean eta internet bidez ere erosteko aukera izango da. Internetez sarrerak erosteko egin klik hemen

