Bergara mailako haur, guraso eta hezitzaile taldea sortzeko gonbita

Azoka Bergaratzen egitasmoaren baitan gure herriko aisialdi ereduari buruzko gogoeta bultzatu da, Oxirondon kokatuko den haur eta familientzako aisialdi gunearen kudeaketa dela eta.

Beste aisialdi eredu bat lantzeko asmoz, Azoka Bergaratzen baitako lan-taldeak "haur, guraso eta hezitzaileen talde bat" sortzeko lehen pausoa emango du uztailaren 1ean. 

Debagoieneko komertzioetan erosteko bonuen kanpaina irailaren 30era luzatuko da

Debagoieneko erosketa bonuen kanpaina irailaren 30a bitartean luzatuko da, ondorioz kontuan izatekoak:
  • Saltokiak kanpainara atxikitzeko azken eguna: irailaren 30a.
  • Bonuak erosteko azken eguna: irailaren 30a edo bonuak agortu arte.
  • Bonuak erabiltzeko epea: Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean.
 

Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2014ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak

Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2014ko lehen hiruhileko erreziboak 2014ko ekainaren 18tik 2014ko abuztuaren 18ra bitartean ordaindu beharko dira. Hauek dira lekuak eta bitartekoak:

Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko abuztuaren 18an.

Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

Orriak