Bidekurutzeta kalea itxita egongo da autoentzako irailaren 12an eraiste lanak direla eta
webmaster-k Og, 2025-09-11 09:46-n bidalia
Bergarako Udalak jakinarazten du Ikerleku 2-4 eta Bidekurutzeta 14 Novedades izenez ezagunagoa den eraikina eraisteko lanen barnean, irailaren 12an -ostiralean- egingo den eraisketa dela eta, Bidekurutzeta kalea ibilgailuei itxita egongo dela goizeko 8,00etatik arratsaldeko 18,00etara. Eraispena amaitutakoan Bidekurutzeta kalea ireki egingo da. Oinezkoentzako pasabidea bermatuta egongo da, nahiz eta obra batzun momenturen batean puntualki moztu behar.
