Eraikinetako garbiketa zerbitzuko arduraduna aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko deialdia ireki du Udalak
webmaster-k Al, 2026-02-16 17:02-n bidalia
Bergarako Udalak hautaketa prozesua jarri du martxan Eraikinetako garbiketa zerbitzuko arduraduna aldi baterako kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko.
Prozesua arautuko duten oinarria arautzaileak web orrian argitaratu dira, eta beste batzuen artean, parte hartzeko betekizunak izango dira Batxiler-titulua edo teknikari-titulua edo baliokidea izatea.
