Arrizuriagan Kulturgune bat sortzeko prozesu herritarra abian jarri du Udalak

Bergarako Udalak prozesu herritar bat jarriko du martxan datozen hilabeteetan Arrizuriagako eraikinaren erabilera kulturala definitzeko. Azken hilabeteetan herritar talde batekin barne mailan landutako proposamena eramango da mahai gainera, eta helburua da herritarrekin batera espazio kultural ireki, malgu eta partehartzailea eraikitzea, Bergarako komunitatearen behar artistiko eta kultural berriei erantzunez.

Agorrosingo igerilekuko estalpearen behin behineko konponketa egingo du Udalak

Martxoaren 20an eta 21ean izandako haizete bortitzek kalte handiak eragin zituzten Agorrosin kirol guneko igerileku estalian. Ondorioz, martxoaren 22an, segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ostean, espazio gehienak berriz ireki zituzten arren, estalitako igerileku handia eta txikia itxita mantentzen dira.

Euskal Baleari buruzko modulu interaktibo berria inauguratu da Laboratorium Museoan

Laboratorium Museoak erakusketa iraunkorra handitu du Ipar Atlantikoko sardako balearen (Eubalaena glacialis) inguruan sakontzen duen modulu berritzaile batekin. Erakusketa iraunkor berriko moduluak, museoko piezarik nabarmenetako bat jarriko du balioan, euskal balearen hezurdura osoa. Zaharberritze tratamendua egindako orno bat erakusgai jarri da, Euskal Herriko historian eta kulturan funtsezkoa izan den animalia baten tamaina erreala ikusteko aukera eskainiz.

Zabor, Estolderia eta Ura tasen erreziboak ordaintzeko epea ireki du Bergarako Udalak

Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu 2025eko lehenengo hiruhileko Zabor, Estolderia eta Ura tasen erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

Ø  205eko martxoaren 31tik  2025eko ekainaren 6ra

Lekuak eta medioak:

Ø  Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2025eko ekainaren 6an.

Manresako eta Vic-eko Udaletako ordezkariak Elikaenea eta Oxirondo Azoka ezagutzera etorri dira Bergarara

Azken egun hauetan Vic-eko eta Manresako hainbat ekoizle eta erakunde publikoetako ordezkariak izan dira Bergaran bisitan. Besteak beste, Super Coop Manresa, L’Obradora eta Manresa eta Vic-eko Udaleko ordezkariak hurbildu ziren Oxirondo Azoka eta Elikaenea proiektua gertutik ezagutzera.

Bisita hauen bidez, esperientziak partekatzeko eta elkarlan berriak aztertzeko aukera izan zuten bi herrietako eragile eta Udal ordezkariek, betiere helburu komun batekin: egungo erronkei erantzuteko gai diren azoka biziak eraikitzea, ikuspegi publiko-komunitariotik abiatuta.

Orriak