Bergarako Udalak dirulaguntza deialdi bateratua ireki du herriko elkarte eta eragileentzat
Bergarako Udala-k Az, 2025-04-23 10:15-n bidalia
Bergarako Udalak, 2025-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren baitan, 2025. urterako dirulaguntza programen deialdi irekia abiatu du irabazi asmorik gabeko elkarte eta eragileei zuzenduta.
Udalak deialdi bateratu hau jarri du abian elkarte eta eragileentzako erreferentzia bakarra eskaintzeko asmoz, eta espedienteen prozedura administratiboak arintzeko. Horrela, komunitatearen ongizatearen aldeko lanean diharduten erakundeek bide errazagoa izango dute laguntza ekonomiko horietara iristeko.
