Bergarako Udalak osasun eta prebentzio teknikarirako eta elektrikarirako lan eskaintzak publikatu ditu
Bergarako Udala-k Az, 2025-04-02 08:10-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2025-04-02 08:10-n bidalia
Bergarako Udala-k Ar, 2025-04-01 07:08-n bidalia
Bergarako Udalak eta Jardun Elkarteak egitasmo berri bat jarriko dute abian, herriko merkataritza eta ostalaritza sektorean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.
Egitasmoaren bidez, euskararen presentzia eta erabilera handitu nahi da herriko establezimenduetan. Horretarako, baliabideak eta gomendioak eskainiko zaizkie merkatariei eta ostalariei, eta prozesu osoan zehar Udaleko eta Jarduneko teknikarien laguntza izango dute.
Bergarako Udala-k Al, 2025-03-31 15:25-n bidalia
Bergarako Udalak prozesu herritar bat jarriko du martxan datozen hilabeteetan Arrizuriagako eraikinaren erabilera kulturala definitzeko. Azken hilabeteetan herritar talde batekin barne mailan landutako proposamena eramango da mahai gainera, eta helburua da herritarrekin batera espazio kultural ireki, malgu eta partehartzailea eraikitzea, Bergarako komunitatearen behar artistiko eta kultural berriei erantzunez.
Bergarako Udala-k Al, 2025-03-31 09:19-n bidalia
Martxoaren 20an eta 21ean izandako haizete bortitzek kalte handiak eragin zituzten Agorrosin kirol guneko igerileku estalian. Ondorioz, martxoaren 22an, segurtasuna bermatzeko neurriak hartu ostean, espazio gehienak berriz ireki zituzten arren, estalitako igerileku handia eta txikia itxita mantentzen dira.
Bergarako Udala-k Og, 2025-03-27 19:27-n bidalia
Ostegun arratsaldean ospatu da Monzon-Ganuza 2025 sariaren banaketa ekitaldia, Bergarako Seminarixoa aretoan. Aurtengo edizioan, Amaia Zubiria musikaria omendu dute, euskal kulturari eta musikagintzari egin dion ekarpen paregabeagatik.
Bergarako Udala-k Og, 2025-03-27 17:20-n bidalia
Laboratorium Museoak erakusketa iraunkorra handitu du Ipar Atlantikoko sardako balearen (Eubalaena glacialis) inguruan sakontzen duen modulu berritzaile batekin. Erakusketa iraunkor berriko moduluak, museoko piezarik nabarmenetako bat jarriko du balioan, euskal balearen hezurdura osoa. Zaharberritze tratamendua egindako orno bat erakusgai jarri da, Euskal Herriko historian eta kulturan funtsezkoa izan den animalia baten tamaina erreala ikusteko aukera eskainiz.
Bergarako Udala-k Az, 2025-03-26 11:46-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu 2025eko lehenengo hiruhileko Zabor, Estolderia eta Ura tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 205eko martxoaren 31tik 2025eko ekainaren 6ra
Lekuak eta medioak:
Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontetik kobratuko ditugu 2025eko ekainaren 6an.