Belaunaldi ezberdinen arteko ‘olinpiar jokoak’ ospatuko dira Bergaran apirilaren 26ean
Bergarako Udala-k Og, 2024-04-18 11:45-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2024-04-18 11:45-n bidalia
Bergarako Udala-k Og, 2024-04-18 10:15-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2024-04-17 11:43-n bidalia
Bergarako Udaleko Lorezaintzako lan taldeak Deskarga eta Deba ibaietako zubi gehienetan zeuden enborrak eta adarrak erretiratzen aritu dira aste honetan. Enbor eta arrama hauek oztopo bezala ziarduten erreken jarioan, ura zubietako ‘begi’ artetik igarotzeko zailtasunak eraginez.
Udaleko teknikarien esanetan, oso lan teknikoa izan da, bitarteko bereziak behar zituelako. Dena den, langileen eskarmentuari esker lana modu egokian bideratu da. Bestalde, udal ordezkariek lan hauek eragindako eragozpenengatik barkamena eskatu diete herritarrei.
Bergarako Udala-k Al, 2024-04-15 12:15-n bidalia
Igande honetan, apirilaren 21ean, ospatuko diren Legebiltzarrerako hauteskundeetan bost bozkaleku izango dira Bergaran.
09:00etan zabalduko dira bozkalekuak eta 20:00ak arte egongo dira zabalik leku hauetan:
• IBARRA (eliza ondoko lokala). Mahai bat egongo da.
• MARTOKO ESKOLA. 3 mahai egongo dira.
• OSINTXUko liburutegian mahai bat egongo da.
• MATXIATEGIN dagoen eskolan 4 mahai egongo dira
• FRONTOIAN 8 mahai egongo dira.
Bergarako Udala-k Og, 2024-04-11 11:40-n bidalia
Bergarako Udala-k Az, 2024-04-10 16:34-n bidalia
Bergarako Udalak 2024ko Pentekoste jaietan, 2024ko maiatzaren 17, 18, 19, 20 eta 21ean, San Martin plazan jarriko den txosnaren ustiaketaren adjudikazioa arautuko duen baldintza-plegua aurkeztu berri du.
Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek aurkez ditzakete eskaerak, lehentasuna izango dutelarik kultura, kirola, hezkuntza edo irakaskuntza eta ongintza helburu dituzten herriko taldeek.
Bergarako Udala-k Al, 2024-04-08 11:41-n bidalia
Bertako komertzioetan ahalik eta eragin txikiena izateko alternatibak bilatu ostean, Bergarako Udalak apirilaren 15ean hasiko ditu Oxirondo azoka atontzeko lanak. Lan hauekin azokako postu finkoak dauden espazioa erakargarriagoa bilakatzea nahi da, eta, horretarako, Udalak 48.201,86 euroko inbertsioa egingo du. Helburua espazio guztiari antzekotasun estetikoa eskaintzea izango da.
Bergarako Udala-k Or, 2024-04-05 15:15-n bidalia
Mikel Zubimendi idazleak Jose Luis Elkoro (Elgeta, 1935) Bergarako alkate eta politikari ohiaren inguruko ‘Hor Egon Zen’ liburua idatzi berri du. Berau ezagutarazi asmoz, aurkezpen publikoa egingo dute apirilaren 13an, larunbata, Bergarako udaletxeko pleno aretoan, 12:00etatik aurrera.
Elkorok, 89 urterekin, ibilbide luze eta anitza izan du politika eta herrigintza arloan. Bergarako alkate izateaz gain, Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kide izan zen, eta Eusko Legebiltzarreko parlamentari izateaz gain, Espainiako diputatu eta senatari izan zen.
Bergarako Udala-k Og, 2024-04-04 11:39-n bidalia
Bergarako Udalak iragarri duenez, Adinekoen Kontseiluaren bilera berri bat ospatuko da datorren asteazkenean, apirilaren 10ean, udaletxeko pleno aretoan, 18:00etatik aurrera. Kontseiluaren bigarren bilera izango da bere sorreratik, eta helburuak aurreko bileran etorritakoekin adostu ziren premiei lehentasuna ematea eta adineko pertsonen kontseiluak izango dituen egiteko nagusiak identifikatzea izango da.