Ostiral honetan inauguratuko da Bergarako Elikaenea

Bergarako Oxirondo azoka biziberritzeko asmoz, ostiral honetan inauguratuko da Elikaenea, Oxirondo berria ‘gorpuztu’ eta bergararrei plaza’ ireki bat eskainiko dien egitasmoa.

Elikaenea Bergarako Oxirondo azoka gaurkotzeko egitasmoa da. Bertan, herritarren, ekoizleen eta postuetako dendarien beharrei erantzungo dien herri-proiektua jarriko da martxan. Espazio berri honek Oxirondoko beheko solairuaren eremu handi bat hartuko du, ohiko postu finkoen ondoan.

San Martin feriako odoloste txosnaren ustiaketarako deialdi berria ireki du Udalak

Bergarako Udalak San Martin feriarako prestaketa lanekin aurrera dihardu. Hori dela eta, deialdia hutsik geratu ostean, berriz ireki da epea odoloste txosna ustiatzeko deialdirako. Izena emateko azken eguna irailaren 2a izango da.
Eskaerak udaletxeko BAZ-era (herritarren arreta zerbitzura) bertaratuta edo eta erregistro elektronikoan aurkeztuta egin beharko dira. Horretarako inprimakia bete beharko da.

· Odolosteen txosnarako oinarriak eta dokumentazioa: https://bergara.eus/eu/node/19759

Abuztuan zehar TAO zerbitzua etengo du Bergarako Udalak

Abuztuan zehar, urtero bezala, Bergarako Udalak TAO zerbitzua etengo du. Horrek herrigunean aparkatzeko dauden ordu-mugak ezabatzen ditu, eta, aldi berean, zenbait egoera berri sortzen ditu, esaterako, autoen egonaldi luzeak herriguneko zenbait puntutan.

Guztiekiko begirunez jokatu asmoz, denbora luzez geldi egotea aurreikusten diren autoak hilerriko eta azokako aparkalekuetan uztera gonbidatu nahi ditu herritarrak, modu horretan abuztuan herriguneko aparkalekuak erabili asmo dituzten herritarrei herrigunean aparkatzea erraztuz.

Beroaldien Aurkako Plana aktibatu du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak Beroaldien Aurkako Plana aktibatu du astelehen eta astearte honetarako eguraldiaren aurreikuspena dela eta. Plan horren helburua da gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen eragina prebenitzea eta murriztea, urteko hilabete beroenetan, eta arreta berezia jartzea egoera ahulenean dauden kolektiboei.

Soraluzeko jaiak direla eta, Lurraldebus-ek zerbitzu berezia eskainiko du Bergaran

Soraluzeko jaiak direla eta, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko gaueko zerbitzuak jarriko ditu uztailearen 23tik 26ra.

Soraluzeko jaiak direla eta, gaueko zerbitzuak egongo dira uztailaren 24tik (asteazkena) 26ra (ostirala). Irteerak Eibarrerako noranzkoan izango dira 00:00etan eta 2:00etan Aretxabaletatik 00:10, 02:10 eta 04:10ean Arrasatetik, Bergaratik (0:30, 2:30 eta 4:30) Osintxutik (0:35, 2:35 eta 4:35), Soraluzetik (0:40, 2:40 eta 4:40) eta Eibarrera (0:50, 2:50 eta 4:50).

Orriak