Herriko errota zaharren historia biziberrituko dute Bergaran maiatzean

Bergarak maiatzean erroten ondarea eta historia biziberrituko ditu ekitaldi bereziekin. Batetik, Gipuzkoako IV. "Bergarako Errotak" erakusketa maiatzaren 10etik 18ra egongo da ikusgai Aroztegi aretoan, eta horren baitan Gipuzkoako IV. Errotagintza topaketa ospatuko da aurten Bergaran, goizeko 10:00etan hasita. Bestetik, IV. Gipuzkoako Erroten Eguna maiatzaren 18an ospatuko da, Elortza-Bolu errotan egingo den bisita gidatuarekin.

Haur eta nerabeentzako udako aisialdi eta kirol eskaintza aurkeztu du Bergarako Udalak

Bergarako Udalak 2025eko udarako aisialdi eta kirol jardueren eskaintza zabala aurkeztu du. Helburua da haur eta nerabeei aisialdi hezitzaile eta aktiboa eskaintzea, euskaraz eta lagun artean, udalerriko instalazio ezberdinak eta ingurune naturala baliatuz.

Orriak