Ireki da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta Merkatu zein Merkatu Txikien tasak ordaintzeko epea
Bergarako Udala-k Az, 2023-09-27 11:54-n bidalia
Kontsultatu hurrengo tasa eta zergen inguruko informazioa hurrengo dokumentuetan:
Bergarako Udala-k Az, 2023-09-27 11:54-n bidalia
Kontsultatu hurrengo tasa eta zergen inguruko informazioa hurrengo dokumentuetan:
Bergarako Udala-k Az, 2023-09-27 10:19-n bidalia
Bergarako Udalak hasi ditu dagoeneko asfaltatze lan ezberdinak herriko lau puntu ezberdinetan. Udalak 157.024 euroko inbertsioa egin du lan horietarako, eta datozen asteetan egingo dira Agirrebeña, Ertzaintzaren komisaldegiaren atzealdeko bidegorrian, Ibargaraiko parking publikoko sarreran eta barianteko sarrera inguruan (zubia, bidegurutzea eta Ibargaraiko sarrera).
Lan hauek, gehienez ere, hilabete eta erdiko epea izango dute. Obra hauen ondorioz, urriaren 2, 3 eta 4ean Ibargaraiko aparkalekuko sarbidea itxita egongo da.
Obrak hurrengo puntuetan egingo dira:
Bergarako Udala-k Az, 2023-09-27 10:05-n bidalia
Bergarako Udalak, Gipuzkoako DYA-rekin elkarlanean, gurasoei zuzendutako ‘Lehen Sorospenak Haurtzaroan’ ikastaroa antolatu du datorren urriaren 14rako, larunbata.
Ikastaroa 9:30etik 13:30era bitartean burutuko da DYA-k MArtokon duen lokalean, eta izen ematea doan izango da.
Gehienez 15 pertsonek parte hartu ahal izango dute, eta jende gehiago apuntatuko balitz zozketa egingo da.
Izen ematea: https://labur.eus/8kTBY
Bergarako Udala-k Ar, 2023-09-26 17:50-n bidalia
Urriaren 1ean ospatzen den Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira, Bergarako Udalak eta herriko eragile ezberdinek hainbat ekimen antolatu dituzte hurrengo egunetara begira:
EGITARAUA:
Irailak 30 – 11:00 – 13:00 ARIN – eguneko arretarako zerbitzua ate irekiak (Boni Laskurain, 9)
Urriak 1 – 19:30 Zinea: El viaje de Harold
Urriak 2– 12:00. Aldarrikapen eguna (San Martin plazan)
• Adierazpen irakurketa
• Salda, txorizoa eta kantuak
19:30 Zinea: El viaje de Harold
Bergarako Udala-k Ar, 2023-09-26 08:59-n bidalia
Bergaran hizkuntzak ikasten ari direnei beraien ikaskuntza prozesua errazteko tresna bat gehiago eskaintzeko helburuarekin, Bergarako Udalak ‘Hizkuntza Taldeak’ egitasmoa jarri du martxan beste behin. Askotan hizkuntza bat ikasten ari direnek berau praktikatzeko izaten dituzten zailtasunak ekiditea da ekimen honen helburua.
Bergarako Udala-k Ar, 2023-09-26 08:51-n bidalia
2022ko urte bukaeran zerbitzua martxan jarri ostean, Bergarako Udalak ate irekiak antolatu ditu ARIN Eguneko Arretarako Zerbitzuak herriko adinekoei eskaintzen dizkien zerbitzuak ezagutarazteko. Izan ere, Jubilatuen Etxean garatzen den zerbitzu berri honek hainbat jarduera eskaintzen dizkie herriko nagusienei, besteak beste, osasun fisikorako eta kognitiborako ariketak, harremanak sustatzeko ekintzak, psikologikoki hobeto sentitzeko jolas eta dinamikak, eta beste hainbat.
Bergarako Udala-k Al, 2023-09-25 09:28-n bidalia
Agintaldia hasi zenetik 100 egun igaro diren honetan, Bergarako Udalak orain artekoen errepasoa egin eta legaldi berrirako lan ildo nagusiak zeintzuk izango diren azaldu du. Zentzu horretan, Bergarako Udaleko arlo ezberdinetan legegintzaldirako bideorria izango den Gobernu Plana lantzen dihardutela adierazi du Gorka Artola alkateak, “bergarar guztion bizi kalitatea hobetu eta herri honi etorkizun oparo bat eskaini asmoz”.