Irailaren 20ra arte eman daiteke izena Udal Euskaltegiaren iraileko ikastaro trinkoetan
Bergarako Udala-k Ar, 2022-07-12 17:22-n bidalia
Bergarako emakume bati gizon batek egindako erasoa arbuiatu du Bergarako Udalak
Bergarako Udala-k Ar, 2022-07-12 16:04-n bidalia
Ardo dastaketa ikastaroa Mikel Garaizabalekin
Bergarako Udala-k Or, 2022-07-08 12:34-n bidalia
Mikel Garaizabal ardoaren eta gastronomiaren dibulgatzaileak azaldutako eta zuzendutako dastaketa ikastaroa egingo da San Lorentzon .
Ordu eta erdi eta bi ordu bitarteko iraupena izango du, eta euskaraz egingo da.
Eusko Labela duen Idiazabal Gaztarekin uztartuko da dastaketa.
Deialdia:
- Uztailaren 19an, 19:00etan.
- Plaza mugatuak, izen-ematea hemen. (Izena emandako ordena errespetatuko da).
- Dohainik.
Auzo-taxi zerbitzua egongo da San Kristobaleko jaietarako
Bergarako Udala-k Or, 2022-07-08 11:56-n bidalia
Uztailaren 9an eskainiko da zerbitzua. Bidaia bakoitzak 12€ko kostua izango du eta hortik 8€ Udalak hartuko ditu beregain. Gainerakoa zerbitzuaren erabiltzaileen esku geratuko da.
22:30ean hasiko dira zerbitzua eskaintzen, Bergarako taxi geltokitik San Kristobal auzoraino. Goizeko 08:00ak arte eskainiko dute zerbitzua.
Agorrosingo kanpoko igerileku ondoko jolas parkea itxita egongo da gaur, uztailak 7
Bergarako Udala-k Og, 2022-07-07 11:25-n bidalia



