"Visiones Cuánticas" instalazioa ZTB jardunaldien baitan, Laboratorium Museoan
webmaster-k Az, 2025-10-29 09:44-n bidalia
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Jardunaldien barruan, Visiones cuánticas (Ikuspegi kuantikoak) instalazioa izango da ikusgai Bergarako Laboratorium Museoan, urriaren 29tik abenduaren 14ra. Instalazio hau Zientzia eta Teknologia Kuantikoaren Nazioarteko Urtearen testuinguruan kokatzen da, eta gai konplexu hori publiko guztiei modu irisgarrian hurbiltzea du helburu.








