Gaur, “Bakea, erosotasuna eta duintasuna. Zaintza Aringarriak” Osasun Ikasgela egingo da Irizar Jauregian

David Avellanalek, Debagoieneko Ospitaleko Barne Medikuntzako sendagilea eta DEBAGOIENEKO ESIko ospitale arretako erreferente Zaintza Aringarrietan, eta Jesús Millasek, Oñatiko Osasun Zentroko familia mediku eta DEBAGOIENEKO ESIko Lehen Mailako Arretako erreferente Zaintza Aringarrietan, hitzaldia eskainiko dute gaur, azaroaren 22an, zaintza aringarriei buruz eta Debagoienean dagoen zerbitzu berriari buruz.

Atez-atekoaren inguruko informazio bulegoa azaroaren 23an inauguratuko da

Oxirondoko azokan kokatuta egongo den Bulegoa jai giroan inauguratuko da eta bertan hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute heldu eta gaztetxoek. Azken hauek, CD zaharrak apaingarri eder bilakatzeko aukera izango dute Gabonetan gure herria apaintzeko.

Datorren asteko ostiralean, azaroak 23, Hondakinak Gutxitzeko Europar Astearen baitan, Bergarako Udalak Atez-atekoari buruzko informazio bulegoa irekiko du. Bulegoa Oxiondoko azokan kokatuko da, herritaren zerbitzura.

Hitz gurutzatuen binakako lehiaketak ospatuko dira berriz Bergaran

Ez dira hiztegi elektronikoak, ez eta ordenagailuak onartuko, bai ordea hiztegi-liburuak.

Aurten, bigarren aldiz, Hitz gurutzatuen binakako lehiaketak antolatu ditu Bergarako Udalak. Bertan, Bergaran bizi edota ikasten ari direnek hartu ahalko dute parte. Horretarako, bi kategoria bereiziko dira:

-A kategoria: 12-16 urte bitartekoak. Hemen sartuko dira 2012an adin horiek betetzen dituztenak ere. -B kategoria: 17 urtekoak edo zaharragoak. Kategoria honetan sartuko dira 2012an 17 urte beteko dituztenak .

Gabonetako postalen VIII. lehiaketa –Serafin Esnaola Memoriala- martxan da

Lehiaketan, 3 eta 12 urte bitarteko umeek hartu ahalko dute parte.

San Antonioko gure Ametsa elkarteak Gabonetako postalen lehiaketa antolatu du aurten ere. Bertan, 3 eta 12 urte bitarteko umeek hartu ahalko dute parte, Gabonen inguurko marrazkiak eginez.

Postalen neurria orri laurdenekoa izan beharko da, eta ahal izanez gero kartulinan aurkeztuko dira. Marrazkiaren atzekaldean, partaideen izen-abizenak eta adina zehaztuko dira.

Fibromialgia eta Astenia kronikoari buruzko hitzaldia Agorrosin Ekintza Gunean

Hitzaldia azaroaren 19an, 17:30ean, egingo da Agorrosin Ekintza Gunean. Sarrera dohainekoa izango da.

Bergarako Udaleko Kirol Zerbitzuak “Sindromes de Sensibilización Centar: FM, SFC, SQM eta EHS” hitzaldia antolatu du, Gipuzkoako Fibromialgia eta Astenia Kronikoko BIZIBIDE Elkartearekin elkarlanean.

Hitzaldia, herritar guztiei eta bereziki horrelako gaixotasunak pairatzen dituzten familia eta herritarrei dago zuzendua. Arantza Alcibar Aldana, BIZIBIDE elkarteko lehendakari anderea izango da hizlaria.

Ozaetan egingo diren asfaltatze lanek herriko zirkulazioan hainbat aldaketa eragingo dituzte datozen egunetan

Asfaltatze lanok azaroaren 13an eta 14an egingo direla aurreikusten da.Autobus geltoki batzuk tokiz aldatuko dira egunotan. Horrez gain, Angiozarrera eta Azkarruntzera igotzeko aldaketak izango dira eta zenbait garajetara sarrerak ere itxiko dira ordu batzuez.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egin Puntu Lila kanpainara batuz!

puntu lila2.jpg
puntu lila2.jpg

Udaletxeak herriko elkarte, erakunde, denda, taberna, eta abarren artean Puntu Lilak banatuko ditu horiek eraikin eta lokaletan jartzera animatuz.

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta horren harira, Bergarako Udalak Puntu Lila kanpainarekin bat egitera gonbidatu eta animatzen ditu herritarrak.

Orriak