Gurasoentzako hitzaldia seme-alaba nerabeekin harremanen inguruan
ogarro-k Or, 2014-05-09 14:22-n bidalia
“Gure seme-alaba nerabezarora iritsi dira; dagoeneko ez dute gurasoen premiarik? beraien heziketan nola jokatzen dugu gurasook?" izenburupean hitzaldia izango da datorren maiatzaren 21ean, Irizar Jauregian, 18:00etan.
Hitzaldia Etxadiko kideek emango dute, hau da, Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalek.
Hitzaldiaz gain, bertaratzen direnek azken sei urteotan martxan dagoen Familientzako Orientazio Psikologikorako Zerbitzuaren inguruko informazioa jasoko dute.