Abuztuaren 16an bukatzen da Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2012ko erreziboak ordaintzeko epea

Ekainaren 15etik abuztuaren 16ra izango da borondatezko diru-sarrera egiteko epea.

Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko ditugu 2012ko abuztuaren 16an.

“Herrien arteko pilota txapelketa” jokatuko da ostiralean udal pilotalekuan

BKEko pilota sailak antolatuta, Herrien arteko pilota txapelketako hiru partidu jokatuko dira ostiralean udal pilotalekuan Bergara eta Donostiarren artean.

Larunbat goizean, aldiz, Udaberriko txapelketako lau partidu jokatuko dituzte Angiozarren. Partiduak goizeko 10:30etan hasi eta 14:00etan bukatuko dira.


Orriak