Izena eman duten haur guztiak onartu dira 2012ko Udaleku Irekietan

Ordainketa egin ez dutenek ekainaren 1a izango dute azken eguna, ordain-ziurtagiria Kultur Etxean aurkezteko.

Autengoan izena eman duten haur guztiak onartu dira Udaleku irekietan eta bat ere ez da kanpoan gelditu.

Bilera

Udalekuen nondik norakoak lantzeko ekainaren 20an egingo da bilera Zabalotegi aretoan.

Erromeri eguna

Maiatzaren 12an ospatuko da. Bazkari-txartelak apirilaren 20tik, maiatzaren 6ra jarriko dira salgai.

Egitaraua

Egitaraua

12:00 Bergarako trikitilari eta dantzariekin kalejira eta dantza ikuskizuna.

12:00 Fraiskozuri plazan.

12:20 Simon Arrietan.

Bergarako Udalak Pentekoste jaietan San Martin plazan jarriko duen txosnaren ustiaketaren adjudikaziorako baldintza-plegua

Plegua hemen eskuragarri

Bergarako Udalak, 2012ko Pentekoste jaietan San Martin plazan jarriko duen txosnaren ustiaketaren adjudikazioa araututzen duen Baldintza-Plegua onartu du.

Instantziak aurkezteko epea maiatzaren 15eko 12:00etan bukatuko da.

Jaitsi plegua hemen

"Eta zuk... zer egingo zenuke?" ikastaroa gurasoentzako

Sarritan seme-alabak etxera datozenean egunean zehar izan dituzten arazoak ekartzen dituzte (lagunen arteko tirabirak; azterketen edo lanaren presioa; maite duten pertsonen edo harremanen baten galera; kontzientzia-nahasketa , bai gaixotasunagatik bai toxikoen eraginarengatik,). Horren aurrean gurasoen laguntza nolakoa izan daiteke.

Orriak