Ostegun honetan, abenduak 20, ate irekien ekitaldia izango da Jakiunderen Olaso Dorreko egoitza ezagutzeko
admin-k Ar, 2012-12-18 16:45-n bidalia
Egun honetan bertan, Bergarako Udalak herrira ongietorria emango dio JAkiunderi zeina, maila goreneko erakunde aholkulari gisa, gizartearentzat erreferentziazko foroa izateko helburuz sortu zen.
Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak ate irekien eguna antolatu du ostegun honetan, abenduak 20, erakunde honek Bergarako Olaso Dorrean ireki berri duen bulegoa bergararrei erakusteko, erakunde honek Bergaran ezarri berri baitu bere egoitza.